Definizioa

Publizitate sexista publizitate komunikazioaren efektu maltzur eta ez guragarria da. Komunikazio publiziztatearen profesional eta beste faktore sozial eta politikoak egon arren, publizitate sexista iragarki askotan aurki dezakegu. Gizarte pluralista eta demokratiko batean emakumea ezin da ondare eta produktuen merkaturaketarako erabili.

Publizitatea komunikatzeko forma da, zehatza eta konkretua dena, askotan beste ekintza publizitario batzuekin okertua izan dena, hurrengo moduetako batean definituta izan dena:

-  Publizitatea marketingaren teknika da, marketing-mix deitua, ezaugarri komertziala duena.
-  Publizitatearen igorlea iragarlaria da, hainbat mezu publizitario agintzen dituena. 
-  Publizitatea publiko kontsumitzaileei zuzenduta dago, berdin dio errealak edo potentzialak izan.
-  Publizitatea beti konbentzitzen saiatzen den komunikazio modua da.
-  Mezu publizitarioen hartzaileek publizitatearen konbentzitzeko saiakera hori beti somatzen dute.
-  Mezu publizitarioak komunikabide kolektiboen bidez zabaltzen dira eta baita ere beste publizitateetarako leku espezifikoetan aurki ditzakegu.

Publizitateak, gizarte edo giza-talde jakin batzuei doakien diskurtso sarkorra edo argudiozkoa den aldetik, errealitatezko oinarri batera egokitu beharra dauka, publiko ezberdinek haren proposamenetan bere burua isladaturik ikusi, proposamen horiek baitaratu eta beraien arabera jardun dezaten. Ez dago gizartearen jokabideak eta baloreak aldarazi, eta iraul ditzan fikziozko mezurik planteatuko duen publizitate egilerik, gizarteak ezbairik gabe errefusatu egingo bailuke mezu hori.

Publizitatea nolabait gizartearen errealitatera egokitzen zaiola aitortu ondoren ez dugu ahaztu behar ezen, komunikabideen osagai denetik, gizartean haiek bezalako eragina duela, eragin hori berez duen berezitasun sarkorraz jantzirik egon arren. Publizitateak balore eta jokabide konkretuak proposatzen dizkio ikusleari -gizonezko zein emakumezkoei-, eta, sarkorra denez gero, imitatu beharreko balore eta eredu gisa proposatzen dizkio. Publizitatearen eragina, berriz, publizitatezko mezuaren ezaugarri bereziengatik mugaturik dago, noski, azkartasuna, iraunkortasuna, iraupen laburra eta sinesgarritasunik eza bezalako ezaugarriengatik, bai eta honetako komunikazioek izan ohi duten arreta eskasagatik ere.

Hala ere, publizitatearen behin eta berriro agertzeko estrategiak, bere eraginkortasun sarkorrak eta publizitatea jadanik gure ingurunerik hurbilenean egoteak, nahitaez, mezu horiek gureganaino heltzea dakarte. Mezuak, agian, ez dute bere azken helburua lortuko, hau da, iragarritako produktua saltzea, baina, beraiek proposatutako balore eta jokabideak publikoarengana helarazi eta jendeak baitara ditzan lortuko dute. Eta balore nahiz jokabide hauek, berriak nahiz lehenagotik ezarriak izan daitezkeenak, gizartearen ikuspegi diskriminatzaile batean oinarritzen direnez gero, erruz ugarituko dira komunikabideetatik, eta hauen osagai den publizitatetik, eta diskriminazio horren iraunarazle bihurtuko dira berorren aurka egiteko beharrizanik inola ere sortarazi gabe.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina