Hitzezko
eta irudizko adierazleak sortzen hasi zirenetik, estereotipoak
erabili izan dira errealitatea sinplifikatzeko eta hura gizartearen
kontzientziarentzat ulergarriago bihurtzeko. Estereotipoen bidez
erarik erraz eta xumeenean erakutsi nahi izaten da egoera eta giza
harreman konplexu eta ñabarrez beterik dagoen mundua. Eta horrela,
era guztietako diskurtsoetan erabiltzen dira estereotipoak, bai
zineman, bai literaturan, bai telebistan, eta, noski, baita
publizitatean ere. Hemen ez zaigu interesatzen estereotipoen sorrera
ekarri zuten arrazoiei, haien historiari edo egin diren sailkapen
asko eta ezberdinei buruzko xehetasunak ematen hastea.
Publizitatea, aipatu ditugun ezaugarri bereziak direla medio, estereotipoak etengabe erabiltzeko eremu aproposa dela esan behar da. Pantailan hogei segundutan agertzen den mezua edo orrialdez berehala aldatuz ia jaramonik egin gabe begiratzen zaion aldizkariko iragarkia, nahitaez, ahalik eta erarik errazenean planteatu behar dira, iragartzen den enpresa irakurle nahiz ikus-entzuleengana azkar eta ulergarriro heltzeko. Hortaz, publizitate munduan nonahi aurkitzen ditugu estereotipoak, eta emakumeak publizitate edukietan portzentaiarik handiena direnez, estereotipoen erabilpenak haiengan eragin itzela dauka.
Estereotipo batzuek beste batzuk baino sexismo gradu handiagoa erakusten dute. Sexistenak pertsonak objektu jakin batekin identifikatzen dituztenak dira; maila bat beherago, animaliekin identifikatzen direnak daude eta azkenik pertsonenganako estereotipoak. Sexisten artean, objektu sexualarekin identifikatzen direnak ezberdindu behar ditugu, hainbat produktuekin erkatzen dituztenak: azpiko arropak, jantzi intimoak,... eta bestalde objektu sexualekin erkatzen ez dituztenak, autoekin edo janariarekin adibidez.
Pertsonen generoen estereotipoen artean, emakumezkoen eta gizonezkoen artekoak bereizten dira. Haien artean estereotipo tradizionalak eta estereotipo berriak ezberdindu behar ditugu. Emakumezko estereotipo tradizionalen artean emozioa, samurtasuna eta maitasuna daude, berrien artean aldiz, askatasuna eta autonomia. Gizonezko estereotipo tradizionalak arrazoia, logika, autoritatea, biolentzia eta abar hartzen dira, eta berriak edertasuna, gorputzaren zainketa eta sedukzioa beste batzuen artean.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina