Profil soziodemografikoa
Sexua
Iragarkietan %44a emakume eta gizonezkoen arteko erlazioak agertzen dira. Kopuru txikiago batean emakumeen iragarkiak eta azkenik, ia baztertuak direnak, gizonezkoak. Iragarkien nagusitasun handiena emakumeak izan ohi dute betidanik herrialde ezberdinetan. Bestetik, produktuen arabera ere ezberdintasunak aurki ditzakegu. Emakumeen irudia dago etxeko garbiketarako produktuetan, nahiz eta komunikabideen alorrean ere ageri diren. Iragarki mixtoak ugariak dira, adibidez edari bai alkoholdunetan, bai edari ez alkoholdunetan, eta auto zein zerbitzu finantzarioen iragarkietan. Gizonek bakarrik agertzen diren sektore bereizgarririk ez dute, bigarren plano batean gelditzen baitira.
Maila sozioekonomikoa
Bikotekidea
%64a bikotekide barik agertzen da iragarkietan eta bakarrik %27a bikotekidearekin. Denboran joan ahala beti egon da indibidualizazioa iragarkietan, bai emakumezkoetan, bai gizonezkoetan ere.
Eszenatokia
Publizitatean erabilitako eszenatokirik ohikoena etxea da eta haren atzetik aisialdirako lekuak daude. Denboran zehar etxeen eszenatokiek gora egin dute eta egun aisialdirako edo lan egiteko eszenatokiak guztiz kanpo gelditu dira.
Erakargarritasun iturburua
Adina
%48a gazteak dira eta jarraian helduak doaz. Nahiz eta 90.hamarkadan iragarkietan helduak agertzea ohikoa zen, egun gazteak hartu dute nagusitasunik handiena. Gehienetan emakumeak gazteak dira, gizonak zaharrak diren bitartean.
Itxura fisikoa
Iragarkien estereotiporik nabarmenena emakumea argala izatea da. Hasierako iragarkietan emakumeak bai lodiak, bai argalak izan ohi ziren, baina egun argalegiak dira. Aldi berean, gizonak gero eta indartsuago agertzen dira.
Erakargarritasun fisikoa
erakargarritasuna publizitatean hazten doan balioa da emakumezkoen artean (%65), gizonezkoen artean hain garrantzitsua ez den bitartean (%42). Erakargarritasuna emakumezko aktoreen artean ezinbesteko balioa da edertasun, perfumegintza eta jantzigintza produktuen iragarkietan.
Beste atal guztietan ere garrantzi handia dauka, hala nola, garbitasun pertsonalean (%92), automobilismoan (%91), edari alkoholikoetan eta abar. Garbiketarako produktuean, zerbitzu finantzarioetan eta produktu farmazeutikoetan aldiz ez da hainbeste kontuan hartzen. Gizonezkoen artean edertasuna iragarki guztietan da garrantzitsua eta garbitasun pertsonala, perfumegintzan eta edari ez alkoholiko gehienetan. Portzentaia %50tik jaisten da gainerako iragarki mota guztietan.
1990tik egunera arte erakaragarritasunak nagusitasun nabarmena hartu du bai gizonezkoen eta baita emakumezkoen artean. Ondorio moduan esan daiteke iragarkietan ageritako emakume gehienak gazteak direla, gizonak gazte edo helduak izan daitezke, normalean argalak edo atletikoak baina ez beti erakargarriak.
Erreklamazio sexuala
Jantziak
Emakume eta gizon gehienak jantzita agertzen dira iragarkietan. Emakumezkoen portzentaia handiagoa da jantzita agertze direnen artean, baina ere bai guztiz biluzik ageritakoen artean, gizonezkorik ez baitago. Halaber, gizonezkoen portzentaia emakumezkoena baino handiagoa da bainujantzian agertzen direnean. Emakumezkoen biluzitasuna batez ere edertasun eta garbitasun pertsonaleko produktuetan ageri da. Bainujantzian edertasunean eta edarietan batez ere. Azpiko arropetan bakarrik konfekziozko produktuak promozionatzeko azaltzen dira. Gizonezkoen kasuan, lehen aipatu bezala, ez dira biluzik agertzen. Bainujantzian agertzen direnean edertasunerako produktuak eta edariak promozionatzeko da eta azpiko arropan bakarrik automobilismo sektorean ageri dira.
Objektu sexuala
Emakumeak objektu sexual moduan ageri dira iragarkien %29an, gizonezkoak aldiz %17an baino ez. makumezkoen kasuan edarii alkoholikoen iragarkietan, konfekziozkoetan eta edertasunezkoetan ageri dira batez ere eta gizonezkoek ez dira nabarmenki objektu sexual moduan agertzen inolako sektoreetan.
Proposamen fisikoa
Emakumezkoak fisikoki proposatzen dira iragarkien %42an, gizonezkoak %18an proposatzen diren bitartean. Aurreko kasuetan bezala emakumeak fisikoki proposatzen dira edari alkoholikoetan, edertasun produktuetan, perfumegintza eta konfekzioan. Gizonezkoak aldiz bakarrik edertasunezko produktuetan eta konfekzioan.
Funtzio soziala
Pertsonaien rolak
Ia iragarki guztien erdiek emakumea rol seduktorearekin erakusten dute (%47), gizonezkoen %23aren aurrean. Emakumeek gehien erakusten duten bigarren rola etxekoandrearena da, eta gizonezkoek autoritate profesionalarena.
- Emakumeak: sedukzio paperak gora egiten du eta etxeko andrearen paperak behera. Emakume independentearen rola ere gora egiten du, baina autoritatea eta prestigioa duen profesionalaren papera oraindik murriztua da.
- Gizonak: Sedukzio paperak ere gora egiten du, eta familiako aita zuritzailearen paperak behera. Autoritatea eta prestigioa duen profesionalaren paperak ere behera giten duen arren, menperatzen duena izaten jarraitzen du.
Lan bizitza
Iragarkietan lan bizitzaren irudikapenak beherantz egiten du. Emakumeek eta gizonek ez dituzte lan jarduerak irudikatzen. Gora egin dute gizonezkoenak aintzat hartzen diren lanen irudikapenak emakumeetan. Beste aldetik, gizonezkoek lan berak egiten jarraitzen dute, baina maiztasun txikiagoarekin.
Amatasuna/ aitatasuna
Iragarkietan gero eta ama pertsonaia gutxiago dago. Hala ere, aita eta ama rolak publizitatean era ezberdinean irudikatzen dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina