Ekoizleek
kontsumitzailearen sentipenetara heltzeko hainbat estrategia
komunikatzaile ezberdin garatu dituzte, marken boterea nabarmenduz,
produktuan oinarritu ordez, bere atributu periferikoak azpimarratuz.
Publizitateak ez du produktuaren ezaugarriei buruz hitz egiten.
Honek, publizitate ereduen aspektu fisikoa garrantzitsuagoa egiten
du, sedukzioz beterik.
Produktuei emandako baloreak mezu komertzialak integratzen dituzte eta iragarkien pertsonaiekin erkatuta daude. Gizonen irudia eta forma prestigio soziala, arrakasta eta errespetuaren bilakearengan duten funtzioaren arabera finkatzen da.
Balore hauek, aurreko aldagaiekin korrelazioan jartzen dira, soziodemografikoak, sexu eta estatus sozialarena, iturriaren sinesgarritasunaz gain, bereziki adinarekin. Gizonak agintaritza duen pertsona adierazten du eta iragartzen duen produktuari buruzko informazio objektiboa eskaintzen digu.
Beste aldetik, emakumearen irudia eta itxura maitasun, adiskidetasun eta sexuaren berezko baloreetan inplikaturik dago. Bere aspektu fisikoaz kezkatuta, autoritate gutxiagorekin, baina independentziarantz doan bidean eta etxeko esferarengatik aldenduta. Bai gizonak, bai emakumeak itxura fisiko ona izateaz kezkatzen dira, aurpegi eta gorputzeko arretenganako jarrera isuriekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina